Bestaberri egunarekin hasi, gazteen festa eta akitzeko Uritzako eta San Juan bezperako ospakizunak: jaiez hornitua joan da ekaina.
Uritzako bazkarian 40 bat lagun bildu ziren ekainaren 22an. Umore ederrean egin zuten ospakizuna. Eguraldiarekin ere suertea izan zuten eta afariarekin lotu zuten batzuk. Zortzigarren urtez segidan egin da.
San Juan bezperan afari-berendua egin zen plazan. Bakoitzak bere janaria eramaten du eta jan ondotik, suak piztu eta giro ederrean ospatu zuten San Juan bezpera.