21 urteren ondotik San Fermin egunez adio erran dio erremonteari

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 11

Iñaki Lizaso doneztebarrak erremontista gisa bere azken partida jokatu du San Fermin Egunean Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekuan. 21 urte eman ditu erremonte profesionalean eta orain, 40 urterekin, uztea erabaki du. Malko artean eta hunkituta eman zuen agurraren berri Lizasok eta denendako esker oneko hitzak izan zituen: jarrai­tzaileentzat, hedabideentzat, enpresarentzat eta batez ere, azken 20 urteotan ondoan izan dituen erremontista lagunentzat. Azken partidan Urriza izan du ondoan doneztebarrak, eta Ezku­rra eta Etxeberria III.aren aurka jokatu behar zuen. Biak ere herritarrak eta biei ere besarkada beroa eman zien Lizasok agurraren berri eman zuenean, uztailaren 3an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun