204 korrikalarik parte hartu zuten Errekaren krosean

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 11

ERREKA K.E.

Erreka elkarteak antolatutako 35. Herri Krosa burutu zen ekainaren 23an. Partehartze handia izan zen, denera 204 korrikalari. Ttikienak goizeko 10:30ean hasi ziren lasterka, euriari aurre eginez. Kategoria berezian 30 korrikalari atera ziren, 27 aurrebenjaminetan, 26 benjaminetan, 18 alebinetan eta 10 infantiletan. Proba nagusian, berriz, kadeteetatik hasi eta beteranoak bitarte, 93 korrikalari atera ziren. Lehia handia izan zen gizonezkoen senior mailan eta horren erakusgarri, azken hiru urteetan garaipena lortua zuen Antonio Etxebe­rria podiumetik kanpo gelditu zela. Abdelhadi Habassa izan da irabazlea (22’55”), bigarren Mouloud Zouinat (23:15) eta David Garcia hirugarren (23:32). Antonio Etxeberria laugarren izan da eta Alberto Barberena elizondarra bosgarren. Emakumezkoetan, Salima Charki erraz nagusitu da (13:12). Ana Reina bigarren izan da(15:17) eta Maite Ares hirugarren (15:21). Herrikoen artean, Iñigo Arregi eta Maria Telletxea izan dira bizkorrenak. Sari banaketan, Errekako zuzendaritza batzordeko kideekin batera, Juana Muñoz eta Eduardo Oiar­tzabal zinegotziak eta La Caixako Ana Juanenea izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun