Ekainaren 19an izan zen ikasturte bukaerako besta. Bertizera joatekoak ziren, baina eguraldiak azkenaldian bezala lagundu ez zuenez guztia frontoian egin behar izan zen. Talde bakoitzak bere irakaslearekin hasiera klasean egin zuen eta gero denak frontoian elkartu ziren bazkari eder bat egiteko. Gurasoak ere gonbidatuak ziren eta hagitz giro ona izan zen. Patata tortilla, txingarra, txistorra, hainbat tarta ezberdin, pastak, fruta, kafea… Ongi pasa oporrak eta pilak kargatu irailaren 6an ikasturte berriari hasiera emateko.