Uztailaren 1ean hasi ziren ludoteka zerbitzuak eskaintzen Sunbillan. Hilabete osoan15 haurrek parte hartuko dute hezitzaileak izango diren Itsaso Arrieta eta Laura Mendibilekin. Erran beharra dago aurten bi hezitzaile izanda aukera eman duela hamabostaldi batez edota egunero eraman nahi dituztenak onartu ahal izateko. Bigarren hamabostaldian bi haur joanen dira ludotekara eta egunerokoan ere bertze pare bat izanen dira. Aipatu, abuztuko hilabetean haur gutti apuntatu zirela eta ez dela ludoteka zerbitzurik atera baina bai eman da aukera abuztuko lehendabiziko astean interesa dutenak apuntatu ahal izateko eta ea behintzat egun horietarako taldea ateratzen den.