Pribatizazioaren kontra bildu dira basozainak

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 11

Ekainaren 27an elkarretaratzea egin zuten basozainek Bertizko Natur Parkearen atarian. Utzitako argazkia

GAN enpresa publikoak langileen %55a kaleratzea planteatzen du

Lan publikoaren alde eta pribatizazioaren kontra elkarretaratzea egin zuten inguru honetako basozainek ekainaren 27an Bertizko Natur Parkearen atarian.

Kontzentrazioan aipatu zutenez, «ekainaren 7an GAN enpresa publikoan aurkeztutako EREak langileen %55 kaleratzea planteatzen du, hau da 65 langile finko kanporatzea eta hauei gehitu behar zaie lehendik bidaliak izan diren ebentual guziak».

Enpresa publiko hau lanean ari da 1982etik eta galerarik eta arazorik gabe aritu da orain arte. «Orain badirudi administrazioa mehetu nahi horretan enpresatik kanpoko zorrak (Los Arcoseko zirkuitua, Sanferminetako museoa…) nahi dizkiote sartu gobernutik eta aitzaki moduan erabili». Basozainek eman dituzten datuen arabera, «enpresa publiko guzien zorraren %2a du GANek, baina kaleratze guzien %50a sufritu behar du». Lan publikoa hondatu eta pribatizazioaren alde egiteko bertze pauso bat iruditzen zaie. «Gu­re kasuan, 13 baso­zain postu amortizatu dira aurten, postu hauek desagertu dira betirako, eta orain erretira­tzen diren basozainen postuak ez dute bete­tzeko inolako asmorik».

Beraien lan arloa, osasuna edo hezkun­tza bezain garrantzitsua ez dela onartu arren, «bai uste dugu ingurumenaren zainketa eta gestioa ez dela esku pribatuetan utzi behar inolako kontrolik gabe».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun