OIzko Udalak enkante publikoan jarri ditu lau uso postuen aprobetxamenduak. Bat puesto zenbakiaren hasierako prezioa 1.200 eurotan ezarri du Udalak, hiru eta lau puestoenak 1.400 eurotan eta bortz puesto zenbakiaren hasierako prezioa 1.000 eurotan finkatu du.Aprobetxamenduak urte baterako izanen dira, hiru urteraino luzatzeko aukerarekin.
Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileak hasierako prezioaren %5 utzi beharko du aitzinetik, behin behineko fidantza gisa. Goiti jotzeko postura 50 eurokoa izanen da eta lehenbiziko enkantea abuztuaren 24an eginen da Herriko Etxean, 12:00etan.
Esleipena arautzen duen baldintza agiria eskuratu nahi duenak udal idazkaritzan izanen du.