Lagunak taldean ari den Ane Petrirena atleta sunbildarra bigarren izan da Espainiako jubenil mailako atletismo txapelketako 200 metroko lasterketan. Ekainaren 22 eta 23ean Durangon (Bizkaia) jokatu zen txapelketa eta 200 metroko proba horretan azpitxapeldun izan zen Ingrid Andres kataluniarraren gibeletik. Halere, aipatzekoa da 24”74ko denbora egin zuela, Nafarroako errekor berria ezarriz. Aurrekoa (25”23), Arantxa Reinaresen esku zegoen 1991 urteaz geroztik. Beraz, 22 urte zuen errekorra hobetu du Petrirenak.
Europako gazteen jaialdi olinpikora
Egindako denboraldian oinarrituta (Espainiako txapelketan martxoan Antequeran pista estaliko garaile eta Durangon Aire Librean 2.), Espainiako selekzioan Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) antolatzen duen FOJEra (Festival Olímpico Juvenil Europeo) joateko aukeratua izan da Ane Petrirena. Europako gazteen jaialdi olinpiko hau Herbeheretako Utrech-en jokatuko da uztailaren 14tik 19ra eta bertan 49 estatutako atletek hartuko dute parte.