Eskualdeko 49 lagun guttiago zeuden langabezian ekainean

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 3a

1.356 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan hilabete hondarrean

Azkeneko lau hilabetetako joera segituz, beheiti egin du langabetu kopuruak eskualdean ekainean. Hilabete hondarrean 1.356 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, maiatzean baino 49 guttiago. Beraz, %.3,49 jautsi da langabetu kopurua, Nafarroa osoko bulegoen banaz bertzekoa (%3,32) baino zerbait gehiago.

464 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez ekainean, baina horietatik 27 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 612 lagun daude langabezian, maiatzean baino 19 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 594 langabetu daude, maiatzean baino 18 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere lagun bat guttiago dago langabezian, 108 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean 42 langabetu daude, maiatzean baino 11 guttiago.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina ekainean jautsiera nabarmenena izan duen arloa da, 865etik 820ra jautsi baita langabetu kopurua. Industria arloan ere, 272tik 259ra jautsi da langabezian daudenen kopurua. Eraikuntzan, aldiz, 178tik 182ra igo da langabetu kopurua. Nekazaritzan 2 lagunetan beheiti egin du langabetu kopuruak, 32 lagunekin, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 63 lagun daude langabezian, maiatzean baino 7 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun