Irurita B eta Arraioz B taldeek abantaila hartu dute laxoa txapelketako final laurdenetan

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 2a

Final laurdenetako lau partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Artxiboko argazkia

Asteburu honetan bertze lau partida jokatuko dituzte

Baztan-Errekako XXXIV. Laxoa Txapelketa final laurdenetan sartu da asteburu honetan, joaneko bi partidekin. Irurita Bk 9-5 irabazi zion etxean Arraioz Ari eta Irurita Ck 5-9 galdu zuen Arraioz Bren kontra.

Baztan-Errekako XXXIV. Laxoa Txapelketa final laurdenetan sartu da asteburu honetan, joaneko bi partidekin. Irurita Bk 9-5 irabazi zion etxean Arraioz Ari eta Irurita Ck 5-9 galdu zuen Arraioz Bren kontra.

Bi partidatan, gero galtzaile suertatu zirenak hasi ziren irabazten. Arraioz A 0-1, 1-2 eta 3-4 ere irabazten izan zen, baina azkenean Irurita B nagusitu zitzaion, 9-5.

Irurita C ere 1-0 eta 3-2 aitzinetik izan zen, baina azkenean 5-9 galdu zuen.

 

Final laurdenetako bertze lau partida asteburu honetan

Hurrengo asteburuan, jokatuko dituzte kanporaketa honetako itzuliko partidak. Arraioz A eta Irurita Bren arteko partida uztailaren 6an, larunbatean 16:00etan erabakiko da eta Arraioz B eta Irurita Cren artekoa uztailaren 7an, 17:30ean. Hortik aterako dira finalerdiak jokatuko dituzten lehen bi taldeak.

Uztailaren 6an, 17:30etik aitzinera jokatuko dira bertze bi partida, kasu honetan final laurdenetako joaneko partidak: Doneztebe C Oizen kontra eta Irurita A Doneztebe Aren kontra.

Itzulerako bi partidak uztailaren 13an jokatuko dira, 17:30etik aitzinera: Oiz eta Doneztebe Cren artekoa eta Doneztebe A eta Irurita Aren artekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun