Ekonomia solidario eta alternatiborako proposamenak aurkeztuko ditu Bidazi elkarteak eskualdean

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 5a

Banka etikoan eta denbora trukean ari diren elkarteen berri emanen dute uztailaren 11n Beran eta 16an Lesakan

Egun bizi dugun krisi ekonomikoaren eta puntu honetaraino ekarri gaituzten egoeren aurrean hainbat proposamen plazaratzen ari dira bai Euskal Herrian baita gure eskualdean ere. Honen inguruan, Bidazi elkarteak "Ekonomia solidario eta alternatibo"rako proposamen desberdinen aurkezpenak ekarri ditu zonaldera.

Egun bizi dugun krisi ekonomikoaren eta puntu honetaraino ekarri gaituzten egoeren aurrean hainbat proposamen plazaratzen ari dira bai Euskal Herrian baita gure eskualdean ere. Honen inguruan, Bidazi elkarteak "Ekonomia solidario eta alternatibo"rako proposamen desberdinen aurkezpenak ekarri ditu zonaldera.

Horrela, uztailaren 11n Coop57 eta Trukeados-en aurkezpena egingo da arratsaldeko 7etan Berako Beralandetan. Uztailaren 16an "Con tu dinero" dokumentalaren emanaldia eta "Fiare" banka etikoaren aurkezpena eginen da Lesakan, Koskontako Bideko 7.eko erabilera anitzeko aretoan. Azkenik, uztailaren 18an Coop57 aurkeztuko da Irungo Kabigorrin.

Coop57 banka etikoaren printzipioetan oinarritzen da, eta proiektu sozial eta etikoak finantzatzeko kooperatiba da. Katalunian sortu zen, baina Aragoi, Madril, Andaluzia eta Galizan ere presente dago, eta egun Coop57 Euskal Herria osatzen ari dira.

Trukeados-ek denbora trukearen bidez lan egiten duten zenbait talde biltzen ditu, horietako batzuk gure zonaldekoak. "Con tu dinero" dokumentalean bankuek gure diruarekin egiten dutenaren berri ematen zaigu (armagintzan egiten diren inbertsioak etab…).

Fiare banka etikorako proposamena aurkezten da azkenik, ekonomi eta gizartearen helburu pertsonak dituena, ekonomia horretarako bitartekoa izanik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun