Azpitxapeldun izan da Doneztebe Nafarroako Herriarteko txapelketan

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 1a

Hirugarren urtez segidan Iruña eta Donezteberen arteko finala izan da Nafarroako Herriarteko txapelketan. AItzineko bietan Doneztebe suertatu zen garaile eta aurten Iruña. Angel Salaberria

Bina partida irabazi zituzten Doneztebek eta Iruñak, baina tantu gehiago egin zuten hiriburukoek

Hirugarren urtez segidan Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa nagusiko finalerako txartela eskuratu zuen Doneztebek. Ekainaren 30ean, igande goizean jokatu zuen Iruñaren kontra, baina aitzineko bietan ez bezala, oraingoan galtzea suertatu zitzaion.

Hirugarren urtez segidan Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa nagusiko finalerako txartela eskuratu zuen Doneztebek. Ekainaren 30ean, igande goizean jokatu zuen Iruñaren kontra, baina aitzineko bietan ez bezala, oraingoan galtzea suertatu zitzaion.

Ez ziren ongi hasi gauzak. Alebinetan, Doneztebeko Julen Santesteban eta Gaizka Agirrek 5-18 galdu zuten Iruñeko Oskoz eta Cuairanen kontra.

Kontuajk berdinduagoak joan ziren bigarren partidan, infantil mailakoan. Doneztebeko Iker Salaberriak eta Julen Saldiasek 18 eta 14 irabazi zieten Iruñeko Garcia eta Cordon-i, puntu garrantzitsua eskuratuz.

Jubeniletan ere, garaipen garbia lortu zuten Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinak, 22 eta 6 irabazi baitzieten Iruñeko Jamar eta Anduezari.

Gauzak honela, seniorretako azken partidan 16 tantu egitea aski zuten Bendoiro eta Gorritik txapela hirugarren urtez segidan Doneztebera ekartzeko. Diaz eta Etxamendiren kontrako partida ongi hasi zuten gainera, 0-5 irabaziz, baina seinako berdinketaren ondotik, gehiago izan ziren Iruñekoak. Azkenean 22-10 irabazi zuten eta beraz, bina partida irabazi arren, Iruñeak 60 tantu egin zituen eta Doneztebek 55.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun