Bi lagunendako otorduen zozketan saritutako 37 zenbakiak jakinarazi ditu Saharaztan elkarteak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 28a

Gurean dira dagoeneko Saharatik etorritako 20 neska-mutiko. Utzitako argazkia

Dagoeneko gure artean dira Saharatik etorritako 20 neska-mutikoak

Ekainaren 24an ailegatu dira gurera Saharatik uda pasatzera etorritako 20 neska-mutikoak, Saharaztan, Baztan-Bidasoko Saharar Herriaren aldeko elkartasun taldearen bidez. Lesaka, Bera, Ituren, Sunbilla, Erratzu, Arizkun, Azplikueta, Elizondo, Elbete, Oronoz, eta Mugairin izanen dira abuztuaren 21a bitarte. Saharaztan elkartekoek dioten bezala «Saharar Herriaren enbaxadorerik onenak iritsi zaizkigu. Mila esker. Sucram».

37 jatetxetan otorduak zozketatuak

Bidaia eta egonaldiaren gastuetan laguntzeko zozketa ere egin du Saharaztanek, urtero egin ohi duen moduan. Zenbaki saritu bakoitzak bi pertsonentzako otordua izanen du 37 jatetxe hauetako bakoitzean.

Uxoa (Arizkun), 2.579; Ordoki erretegia (Arizkun), 1.142; Bixta-Eder (Arizkun), 4.251; Kastonea (Erratzu), 1.544; Elbeteko Posada, 2.900; Galarza (Elizondo), 5.516; Eskisaroi (Elizondo), 5.022; Itzalargikoborda (Elizondo), 0470; Fransene (Gartzain), 0857; Larraldea sagardotegia (Lekaroz), 5.156; Etxebertzekoborda (Lekaroz), 4.085; Pierresenea (Oronoz-Mugairi), 3.375; Urgain (Oronoz-Mugairi), 1.849; Beola (Almandoz), 4.831; Donamariako Benta (3.104); Oitzko Ostatua (0287); Belarra (Doneztebe), 3.902; Ameztia (Doneztebe), 1.271; Beintzako Ostatua (1.008); Hilarion (Elgorriaga), 2.800; Altxunea erretegia (Ituren), 0418; Tresanea (Ituren), 3.406; Herriko Ostatua (Zubieta), 2.081; Itturburu (Sunbilla), 4.452; Ariztigain kanpina (Sunbilla), 4.192; Bustitz (Sunbilla), 0831; Elutsa (Etxalar), 5.101; Errekalde (Bera), 5.571; Xuga (Bera), 2.500; Zalain (Bera), 3.588; Burlada (Arantza), 4.925; Pabloenea (Arantza), 2.222; Aterpe (Arantza), 2.302; Allinea (Igantzi), 0617; La Villa (Igantzi), 3.032; Bereau (Lesaka), 0986; Kattalin (Legasa), 1.774.

Bi hilabeteko epea dago saria eskuratzeko eta joan baino lehen deitu egin behar da eta txartela erakutsi otordua egin baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun