150 kirolari bildu ziren Beran Nafarroako kenpo txapelketan

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 28a

Urdazubiko Ana Mitxelenak hiru modalitatetan irabazi zuen

Nafarroako kenpo txapelketa jokatu zen ekainaren 15ean Berako Eztegara pilotalekuan. Denera, 150 kenshi edo kirolari aritu ziren modalitate ezberdinetan: formak (kata), formak armekin (kata kobudo), defentsa pertsonaleko teknikak (go­shin), borroka puntuan eta borroka jarraia. Sari banaketan, Berako kirol zinegotziarekin batera, Alfredo Irisarri eta Ramon Arraiza, Nafa­rro­­a­ko Kenpo Federazioko presidentea eta zuzendari teknikoa izan ziren.
 
Sariei dagokienez, azpimarratzekoa da Urdazubiko Ana Mitxelenak bortz modalitatetatik hirutan irabazi zuela 18 urtetik goitiko kategorian. Zehazki, kata, kata kobudo eta borroka puntuan urrezko domina eskuratu zuen eta hirugarren izan zen bo­rroka jarraian. 9-10 urtekoen kategorian ere hiru garaipen lortu zituen Peio Rekaldek, kata, kata kobudo eta goshin modalitatetan. 
 
Izan ziren bi modalita­tetan irabazi zuten bortz kenshi ere. Berako Suharri Iratzokik, 7-8 urtekoen kategorian garaipena lortu zuen kata eta borroka puntuan modalitatetan. 11-12 urtekoetan, Ainhoa Arburuak kata eta kata kobudon irabazi zuen eta Maialen Jaurenak goshin eta bo­rroka puntuan. Jubenil mailan, mutikoetan Nadir Lusarretak kata eta borroka puntuan irabazi zuen eta Iraia Gilleneak kata kobudo eta bo­­rroka puntuan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun