Sarako lezeak euskal herriko hirugarren gune bisitatuenak dira, leku hori atxikitzeko xedearekin aldaketak ekarriak izan dira. Orain arte egiten zen bisita duela 10 urte pentsatua izan zen ondorioz berritua izan da, bisitarien berritasun nahia asetzeko; orain arte entzuten ziren komentario audioak laburtuak izanen dira gidariari leku gehiago uzteko. Bisita aintzin 2 filma ttiki ikusten ahal ziren, hauek ere aldatuak izan dira, bisitariaren kuriositatea piztea helburutzat duen filma bat ikusten ahalko da orain. Gerorako bertze obra batzuk pentsatuak dira.