Herriko eskolak bere besta eginen du ekainaren 29an, larunbata arratsaldearekin, plazan. Ospakizunak 3 etan hasiko dira haurren ikusgarriarekin, ondotik joko puzgarriak izanen dira eta egarri direnentzat ostatu bat muntatua izanen da. Eguna ongi bukatzeko, denak afari baten inguruan elkartzeko aukera izanen dute, helduentzat 15 euro eta haurrentzat 7 euroko menuak izanen dira. Gaua goxoan bukatzeko dantzaldi bat izanen da.