‘Horratzetik hari’ deitzen da Hiru Soinu taldeak plazaratu duen lehen diska

Franck DOLOSOR 2013ko ekainaren 28a

Hiru soinu taldea Izarrak laukotearen hamargarren urtemugaren karietarat Baionako antzokian. Franck DOLOSOR

2006an elkartu ziren Maider, Peio eta Xabi senpertarrak eta iaz Euskal Herriko Kantu Txapelketako lehen saria irabazi zuten Donostian

Maider, Peio eta Xabi aspaldiko lagunek kantua bihotzetik maite dute. Hiru senperta­rrek elgarrekin kanta­tzen dute aspalditik eta 2006an herriko bestetan bertan behera gelditu zen kantaldi bat ordezkatu zuten deus pres­tatu gabe. Bat bateko esperientzia gustukoa izan zuten eta geroztik Hiru Soinu taldea osatu dute.
 
 Herriz he­rri ibili eta, iaz Kantu Txapelketako lehen saria irabazi zuten Donostian. Udabe­rrian beren lehen diska grabatu dute Beskoi­tzen eta udako lehen egunean, Agorila disketxearen eskutik, "Ho­rratzetik hari" plazaratu dute, euskarazko 13 kantu biltzen dituen diska. Amotzeko besten karietara aurkeztu zuten lehen aldiz taulen gainean.Orain bestaz bes­ta ibili nahi dute beren kantuak eta musika ezagutarazteko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun