Doneztebeko San Pedro bestak ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 28a

Trapatan dantza eginen dute San Pedro egunez. Artxiboko argazkia

Larunbateko egun handian, dantzak izanen dituzte goiz eta arratsaldez

Ekainaren 28an, ortziral arratseko 8:00etan Herriko Etxetik bokako den suziriarekin hasiko dira Doneztebeko San Pedro bestak. Ondotik, Karrika dantza Corco txarangak eta txistulariek alaitua eta gero, ohitura den bezala, Doneztebeko ostatuetan eta elkarteetan zopak eskainiko dituzte. Bezperako ospakizunak, 00:30etik 03:30era Gaubelaren eskutik eginen den dantzaldiarekin akituko da.

Ekainaren 28an, ortziral arratseko 8:00etan Herriko Etxetik bokako den suziriarekin hasiko dira Doneztebeko San Pedro bestak. Ondotik, Karrika dantza Corco txarangak eta txistulariek alaitua eta gero, ohitura den bezala, Doneztebeko ostatuetan eta elkarteetan zopak eskainiko dituzte. Bezperako ospakizunak, 00:30etik 03:30era Gaubelaren eskutik eginen den dantzaldiarekin akituko da.

 

San Pedro eguna larunbatean

Ekainaren 29an, larunbatean, San Pedro egun handia ospatuko dute. 09:00etan Diana Corco txarangak girotua. 11:00etan San Pedroren omenezko Meza Nagusia. Ondotik, Bandera dantza, Trapatan eta bertze dantza herrikoiak. Ordu berean, Erraldoiak eta Buruhaundiak ibiliko dira, txistularien bandak lagunduta. 13:30ean Aperitiboa Herriko Etxeko behealdean. 19:00etan Errekako dantza taldearen eskutik Euskal dantzak Bear-Zana pilotalekuan. 20:00etan Dantzaldia Jalisko Band taldearekin. 22:15ean Zezen suzkoa Bear Zana pilotalekuan. 00:30etik 03:30era Dantzaldia Jalisko Band taldearekin.

 

Udal Txikia osatuko da igandean

Ekainaren 30ean, igande goizeko 09:00etan Diana Corco txarangak girotua. 11:00etan Herriko Etxean ongi etorria Txikien Udalari. Ondotik, alkate txikiak eta zinegotziek suziria botako dute. Erraldoiak eta buruhandiak Txistularien Bandak lagunduta. 11:30ean Meza, Txikien Udalbatza buru dela eta erraldoiek, buruhaundiek eta txistulariek lagunduta. Euskaldantzak, dantzari txikien eta txistularien eskutik. Buruhaundiak herriko karriketan barna ibiliko dira. 14:30ean Txikien Udala aukeratzen parte hartu duten haur guztientzako bazkaria. 16:00etatik 20:00etara haurrentzako kart-ak eta puzgarriak Bear-Zana pilotalekuan eta tren turistikoa. 17:00etan Doneztebeko Mus Txapelketa. 18:00etan Erreka kirol elkarteko esku-pilota eta erremonte eskolaren eskutik, pilota frontoi estalian. 20:00etan Herriko Etxean, Txikien Udalbatzak bere agintaritza utziko du. Egun honen oroigarri gisa,Txikien Udalbatzako kideei diploma bana emanen zaie. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Laiotz taldearekin. 22:30ean Su artifizialak. 01:00etatik 04:00etara Dantzaldia Laiotz taldearekin.

 

Herri bazkaria astelehenean

Uztailaren 1ean, astelehen goizeko 09:00etan Diana Corco txarangak girotua. 11:00etan Buruhaundiak herrian barna ibiliko dira. 11:00etan Plater-tiroketa, Ehiza Elkarteak antolatuta. 14:00etan Herri-bazkaria lntzakardin. 17:00etan Haurrentzako jokoak lntzakardin. (Erreka eta Mendaur Guraso Elkarteak antolatuta). 20:00etan Dantzaldia Aierrik musika-taldearekin. Atsedenaldian, Doneztebarrak Merkatarien Elkartearen eskutik, bestetako antolatutako Non dago San Pedro? lehiaketan asmatu dutenen artean, zozketa eta saria banatuko da. Gauerditik 03:00etada Dantzaldia Aierrik musika-taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun