Arkupeak elkarteak segitzen du bere bidaia eta jarduerekin. Frantses eta sendabelar ikastaroak bukatu berri dituzte, baina sendabelar ikastaroan aritu diren batzuk gaian sakontzeko asmoa azaldu dutenez, bi ikastaro eginen dituzte udazkenean: bat orokorra, azkenea bezalakoa eta bestea gaian sakontzeko.
Beste aldetik, pedikuroaren (callista) gela ere prestatzen ari dira egoitzan, bilera-aretoaren zati batean eta abuztutik aitzinera bertan hartuko ditu tratamendua nahi duten bazkideak.
Hurrengo alean, Saioarako mendi ateraldiaren eta Añana eta Gasteizeko bidaien berri emanen dugu. Uztailean, Machu Picchurako bidairako aurreinskripzioa egin dutenekin ere bilera eginen da.
ESKULANAK
Eratsungo Malerrekako Egunean ikusi ahal izan zenez, Arkupeak elkarteko bazkideen artean egiazko artistak badaude eskulanak egiten. Guziekin hitzegin eta erakusketa egiteko asmoa du elkarteak.
Bukatzeko, elkartearen besta behar bezala antolatzeko, aurten 85 urte edo Urrezko Ezteiak betetzen dituztenek ekainaren 30a baino lehen jakinarazi behar dute elkartean.