Turismo garapenerako laguntzak banatuko ditu Nafarroako Gobernuak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 27a

Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionaletarako Departamentuak 434.000 euroko dirulaguntza banatuko du 12 elkarte, 11 toki erakunde eta 7 kontsorzioren artean, turismoaren garapenerako.
 
Eskualdeari dagokionez, Dantxarineko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak, Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradiak, Cederna-Garalur elkarteak, Bertizko Par­tzuergo Turistikoak eta Plazaolako Partzuergo Turistikoak jasoko dituzte dirulaguntza horiek.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun