Chi kun tailerra eskainiko da uztailaren 13 eta 14ko asteburuan

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2013ko eka. 27a, 17:15

Uztailaren 13 eta 14ko asteburuan tailer batzuk eginen dira, non ariketa fisikoak izanen diren emakumeentzat. Nahi izanez gero 13an bakarrik egin daiteke. Ariketa fisiko horiek Chi kun izena dute, Txinatik etortzen den teknika bat delako. Chi: oina­rrizko energia eta Kun: zaindu eta sustatu.
 
Tailerra emanen duenak aipatu digunez, «gure oinarrizko energia zainduko dugu, bereziki aldaketa hormonalekin zerikusia dutenak, gure bizitzako fase ezberdinetan. Hau da, hileko­arengatik ditugun aldaketak, haurdunaldia, haurdunaldi ondorengoa eta menopausia».
 
Oinarrizko ariketa batzuk ikasiko dituzte, gero norbere etxean praktikatzen ahal direnak, bakarrik edo taldean. Astean behin geldi­tzen dira Donamarian praktikatzeko. Ariketa suabe hauek, adin guztientzat egokiak dira, »eta lagunduko digu gure gorputza sano egoteko eta gure ziklo ezberdinak lasaitasunean igarotzeko». Taile­rra Raymonde Mayer-ek (http://www.zhongfu.fr/) ematen du. Infor­ma­zio gehiagorako, deitu Cristina: 677934352 - 948451520 edo e-pos­tara idatzi: info@kibai.es.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun