Arzuaga familia elkartu da Itur-Ondo elkarteko bazkarian

Arantxa ITURRALDE 2013ko eka. 27a, 17:11

Arzuagatarrak Itur-Ondo elkartearen atarian. Arantxa ITURRALDE

Beasainetik Amerikan barna herri askotan zainak hedatu ditu

Ekainaren 15ean, Arzuagatarrak elkartu ondoren, itur-ondo elkartean bazkaldu zuten.
Garai batean Inaxio Arzuaga (Beasaingo, Garin auzokoa), Ameriketara joan zen. Bertan, Urrozko Mariezkurreneko alaba ezagutu zuen. Biek ezkonduta, Urrozera bizitzera etorri ziren. Handik aurrera, Mariezkurrenea baino gehiago, Arzuagaren etxea bezala ezaguna da. E­txe horretatik, herri askotara hedatu ziren familiako zainak: Oiar­tzun, Errenteria, Zarautz, Bilbo, Boroseneko Labaien, Mikolaneko Saldias, Lezo, Irun, Donostia…
Egun ederra pasatu zuten famili artean garai bateko arbasoen istorioak kontatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun