Javier Sein fuerte dabil mendi bizikletan

Arkaitz MINDEGIA 2013ko ekainaren 27a

Utzitako argazkia

Jabier Sein txirrindulari gaztea fuerte dabil. Ekainean pare bat lasterketa ko­rritu ditu mendi bizikletarekin, bai Euskadiko BTT openean eta Caja Ruraleko kopan. Ekainaren 9an Legution izan zen Euskadiko Openeko lasterketako bosgarren proba. Nahiz eta eguraldia ez zuten lagun izan eta ibilbidea ez zegoen egoera onean, Jabierrek irabazi egin zuen. Bestalde, Caja Ruraleko kopako bosgarren proba Tuteran izan zen ekainaren 16an eta Erriberako hiriburuan ere txukun aritu eta irabazi zuen Seinek. Ondorioz, Euskadiko Openean eta Caja Ruraleko kopan lider doa. Ekainaren 23an Caja Ruraleko kopako seigarren proba jokatu behar zuen eta lasterketa honek Nafarroako txapelketarako balioko dio. Animo beraz!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun