San Juan suak

Arkaitz MINDEGIA 2013ko ekainaren 27a

Nahiz eta berri hauek idazterakoan oraindik egun batzuk falta, gure herriko xokotan hain­bat eta hainbat su piztekoak ziren San Juan suaren aitzakian. Aurre­ko egunetan han eta hemen kartoiak, paperak... gordetzen eta biltzen ibili ziren gaztetxoak. Iturenen herriko plazan biltzeko ohitura dute herritarrek suaren aitzakian merendu bat egiteko, gero su gainetik saltatzeko. Aurti­tzen ere berdin ibiltzen dira, suen inguruan saltoka.
 
Duela urte batzuk aurtiztarrek aspaldiko bertze ohitura bat be­rreskuratu zuten. San Juan bezperako afaria ekainaren 22an ospatu zuten elkartean,giro eder eta politean pasatuz arrats partea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun