Udan ludoteka eta udalekuak eskainiko dituzte

Arkaitz MINDEGIA 2013ko ekainaren 27a

Izaro Ariztegi eta Ixiar Bazterrika dira monitoreak

Udalekuak edo ludoteka zerbitzuak eskainiko dituzte uztailean eta abuztuan. Herriko bi neskek, Izaro Ariztegik eta Ixiar Bazterrikak aurkeztu zuten egitasmo hau eta herriko 14 haur apuntatu dira. 
 
Goizetan izanen dira,10:00etatik 12:00etara eta gisa guzietako ekintzak antolatu dituzte: jolasak, ateraldiak  herrian eta herri ingu­ruan… zerbitzua au­rrera eramateko, udalak lokal bat utzi die bi neskei, lehengo medikuaren kontsulta.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun