Uritzako fiesta larunbatean eta igandean San Juan bezpera ospatu zen. Berendu-afaria egin zen plazan guraso eta haurrekin, bakoitzak berea eramanez.
Ospakizun kontuekin segituz, aipatu Udala eta herriko gazteak festetako ekintzak lotzen ari direla poliki-poliki. Musika kontuak eginxeak daude, baina beste ekitaldiekin ere aberastu nahi dute egitaraua.