Valentziarrekin izandako hartu-emanaren ondorioz, gazteen festa egin zen ekainaren 15ean. Gustura ibili ziren egun osoan, batez ere valentziarrek mimo handiz prestatutako paella jan eta gero.
Ekitaldi guziak ez ziren egin, baina bai gehienak. 85 lagun bildu ziren bazkarian. Aizkora apustua ere egin zen eta Oihan Larretxea eta Jose Antonio Loiartek batetik eta Ander Erasun eta Mikel Indakoetxeak bestetik, saio ikusgarria eskaini zuten. Beraz, herriko aizkolari bat etorkizun handiko aizkolari gazte banarekin aritu zen. Azkenean, Larretxeak eta Loiartek juxtu-juxtuan irabazi zuten.
Gazteek lan asko egin zuten eguna ongi atera zedin eta laguntzaileak ere izan zituzten, beti eskua botatzeko prest. Egun polita osatu zuten denen artean. Estalpeko ostatuan ere gogotik aritu ziren lanean gazteak eta egun osoan giro polita jarri zuten.