Udalak ludoteka eta Errekak kirol eskola eskainiko dute uda honetan

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 27a

Udalak lehen aldiz eta Errekak 13. edizioa

 Erreka elkarteak, Herriko Etxearen laguntzaz, Udako Kirol Eskola antolatu du aurten ere. Zonaldeko haur eta gazte aunitzek parte hartzen dute azkeneko urteetan eta aurtengoan hamahirugarren edizioa beteko du. Kirol ezberdinak lantzen dira eta uda pasatzeko bertze modu bat eskaintzea du helburu.
 
Astelehen, asteazken eta ortziralero eginen da, uztailaren 10etik abuztuaren 2ra. Eskoletako frontoian eta kiroldegian izanen dira, 11:00etatik 12:00etara talde batean, eta 12:00etatik 13:00etara bertzean. Prezioa 33 eurokoa izanen da bazkideentzat, eta 36 eurokoa ez direnentzat. Izena emateko Itziar Jorajuria monitorearekin ha­rre­manetan jarri behar da (699 572 515 telefonoan edo itziarjorajuria@hotmail.com e-posta helbidean.
 
Bertzetik, udalak 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako ludoteka zerbi­tzua eskainiko du eskolako gimnasioan uztai­laren 1etik abuztuaren 30era, larunbat eta igandetan izan ezik, 9:00etatik 13:00etara. Bertzeak bertze, jarduerak igerilekuan eta euskara-ingeleraz eginen dute, tituludun hezitzaileen eskutik. Izen emateko epea ekainaren 25ean akitu zen, baina gerta liteke oraindik leku libreak izatea. Kuotei dagokienez, hamabost egunerako 80 euro ordaindu behar da, hilabetekoa 125 euro, hilabete terdikoa 200 euro eta bi hilabetekoa 250 euro. Deskontuak ere eskainiko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun