Ekainaren 6an ordu laurden batez bota zuen euri erauntsiaren ondorioz Farmazia dagoen etxean eta farmazian ura ausarki sartu zen. Goiko argazkian, Kale Nagusiak zer itxura hartu zuen ikus daiteke.
Ur kontuekin segituz, asteburu guztia euria gelditu gabe bota ondoren, ekainaren 9an, Bidasoa errekako urak ia ia bere bidetik atera ziren.