Guraso bakarreko familiak gero eta gehiago dira

Gurutze PIKABEA 2013ko ekainaren 27a

Guraso bakarreko familia osatu duten aita eta amen esperientzia bildu du TTIPI-TTAPAk

Betiko familia ereduetatik haratago, bertzelako ereduak zabaltzen ari dira gure gizartean eta hala, aitak edo amak, bietako batek, eta seme-alabek osatutako familien kopurua igotzen ari da, baita gure eskualdean ere.

 

G. PIKABEA

Familia ez da sexu desberdineko bikote batek eta hauen seme-alabek osatutako eredura muga­tzen. Gero eta gehiago dira seme-alaba izan edo adopta­tu­ duten guraso bakarrak, edo familia izan duten se­xu bereko bikoteak, intseminazioz guraso izan direnak...  2012an egindako ‘Nafarroako bizi-baldintzen inkestaren’ arabera, Nafarroan familien %1,9 guraso bakarrekoak dira. 16 urtez azpiko seme-alabak edo 16-24 urte bitartekoak baina lanean ari ez diren seme-alabak beraien ardurapean dituzten eta bikoterik ez duten gurasoak sartzen dira guraso bakarre­ko familiaren baitan, bikotea hil egin delako, banandu delako edo sekula bikoterik izan ez dutelako. Kasuen %83,3an familiako burua emakumezkoa da. TTIPI-TTAPAk­ guraso bakarra izatearen esperien­tzia nolakoa den bildu nahi izan du eta Nerea Petrire­na sunbildarrarekin eta Amaiu­rren bizi den Juanjo Arruize­kin egon da. Nereak ­sor­tzez erru­siarra den eta abuztuan hiru urte beteko dituen­ Ibai adoptatu zuen orain dela urte bat eta ­erdi ingu­ru eta Juanjok Brasilen jaiota­ko Vilson hartu­ zuen etxean­ honek 12 urte zituenean.

 

Juanjo ARRUIZ eta VILSON (Amaiur)

«Sufrimenduen gai­netik zoragarria da, ez dut ahaztuko iku­si nuen lehen aldia»

«Bizitza honetan egin dudan gauzarik ede­rre­na­ Vilson adopta­tzea izan da». Harro eta hunkitu­ta solastu zaigu Juan­jo Arruiz­ bere semeaz. Sor­tzez iruñearra da Juanjo, 24 urtez Bar­tzelonan bi­zitu­ zen, baina orain dela­ 12 urte Euskal He­rrira itzu­li eta Amaiu­rren lur hartu­ zuen. 57 urte ditu, ez­­kon­gabea da eta Brasilen sortutako Vilsonen aita da. 

Kontatu digunez, «be­­ti­danik izan dut aita izate­ko gogoa. Hasieran, beharbada bizitzak lagundu ez zidalako, ez nuen egin. Bartzelonan hiri haundi batean bizi nintze­la, gibeleratzen utzi­ nuen­. Baina honat etorri nintze­nean serioago planteatu nuen». Eta hala egin ­zuen, izena eman, eta behin pro­zesuan sartuta, «gero­ eta gehiago motibatu nin­tzen», dio. «Gisa batera edo bertzera aita izan nahi nuen, berdin zitzaidan biologikoa edo adop­­ta­tua, niretzat nire semea be­rdin-berdin baita nire semea, odol bere­koa izan ala ez». Eta zergatik Brasil? Bada gizonezkoa eta guraso baka­rra izanda, adopziorako arazo gu­ttien han eduki­ko zituela­ erran ziotelako: «ja­to­­­rriak eta arrazak bost axo­la zidan». 

Izena eman eta lau ur­tera deitu zioten, ohiko bikote baten kasuan bezala: «or­duan­ kezkatzen hasi nin­tzen». Izan ere, Juan­jok 5-10 urte tartekoa eskatu zuen eta Vilsonek 12 zituen. Gibelera botatzen ahal zuela erran­ zioten, ber­tze­­ proposamenen bat etorriko zela, baina Arruiz­ek ezetz: «Vilsonen aurpe­gia ikusi nue­nean nire semea zela­ ikusi nuen. Berdin zi­tzai­dan eska­tutako adi­na baino gehia­go izatea. Ur­tee­kin Vilson zerga­tik etorri zen ulertu dut, munduaren bertze puntan egonda ere, edozein gauzaren­ gainetik nire semea da». 

Brasil hegoaldean jaio zen Vilson, eta haurtzaro­ zaila izan zuen. Horren­ ondorioz, honat etorri eta lehendabiziko bi urteak «zailak» izan zirela erran digu­ aitak. Oraindik ere une gogorrak badirela dio, nerabea izanda dena galde­tzen baitu: «normala da bere sus­traien be­rri izateko gogoa izatea. Baina bera hemengoa sen­ti­tzen da, arras­ euskal­duna da eta hori erraten du». Lau urteotan Vilson ederki egokitu­ dela dio aitak: «jendearekin arras ongi erlaziona­tzen da eta lagun aunitz­ egin ditu. Indar eta borondate haundia ditu eta izaera oneko mutila da».

Juanjorendako «gogorrena» Vilsonen errea­litatea zein zen jakitea izan omen da: «Brasilera joan­ aitzinetik egoe­ra­ren berri­ eman zidaten, txostena ere eman zidaten, baina ez dator bat errealitatearekin. Berak bizi izan duena auni­tzez ere okerragoa da». Gaineratu digunez, «hilabete eta erdiz egon nin­tzen Brasilen eta han bi­zituta­koa benetan serioa izan zen». Baina hasiera­tik ­argi eduki zuen­ ez zuela utzi­ko.

«Haserre nagoenean ere, nire maitasuna adierazi izan diot». Halaxe aitortu digu Juanjok. Eta orain, aita-semearen artean ha­rreman estua sortu dela aipatu digu: «ba­da­ki ez dudala utziko». Lau ur­teren ondotik, gaur egun duen arazo baka­rra­­ akademikoa dela erran­ digu Arruizek: «10 urteko hutsune aka­demi­koa du. 12 urterekin hasi­ zen eskolan eta gainerakoekin desabantailan dagoela senti­tzen da. Baina­ nik beti erra­ten diot lau urtez bi hiz­­kuntza eta ber­tze gauza aunitz ikasi dituela». Onartu digu aitatasunarekin berak bere buruaz ezagutzen ez zituen ezau­garriak garatu dituela, eta gaineratu digu ez lukeela deus ere aldatuko: «orain­ nire le­hen­ta­su­na nire semea da, bera da niretzat dena eta le­he­na. Hori garbi dut». Are ge­hiago, esperien­tzia erre­pikatu­ko omen luke adinagatik izan ez balitz: «Hau 10 urte lehenagotik egin izan banu, erre­pi­ka­tu eginen nuke». Hun­kitu egiten da se­meaz solastean, izan ere, «bizitza honetan bizitu du­dan gauzarik zoraga­rrie­­na Vilsonekin egin duela» senti­tzen du: «zoragarria izan da, eta ez dut sekula ahaztuko be­ra­ ikusi nuen­ lehendabiziko aldia, bere segurtasuna ikusi nuen lehendabiziko aldia, hegazkina hartu eta etorri ginen lehendabiziko aldia...».

 

AITATASUNA

«Aita izan nahi nuen, berdin zitzaidan biologikoa edo adoptatua, niretzat nire se­mea berdin-berdin da nire semea, odol berekoa izan ala ez»

Juanjo ARRUIZ (Amaiur) 57 urte

 

 

NEREA PETRIRENA eta IBAI (Sunbilla)

«Emozionalki hagitz gogorra da baina bizipen zoragarria eta ahaztezina da»

 «Guraso bakarra izateko hainbat aukera aztertu ondotik, adop­zioare­na iruditu zitzaidan ego­kie­­na». Hala eman zuen ama izateko­ urra­tsa Nerea Pe­tri­rena sun­bil­da­rrak. 36 urte ditu eta ez­kon­ga­bea da, eta 2011 hondarretik berekin du Ibai Arsen semea, sor­tzez erru­siarra. Nuevo Futuro Elkartearen bidez egin zuen­ adopzioa. 

«Prozesua luze xama­rra izan dela» aitortu digu­, ia lau urtez egon bai­tzen esperoan.  2008ko apirilean hasi zen adopzioa tramitatzen eta hiru urte eta zazpi hilabeteren ondotik ekarri zuen Errusia­tik Ibai. 16 hilabete zituen­ orduan, eta aurtengo abuz­tuan hiru urte bete­ko­ ditu. Behin pro­­ze­suan sartuta, lau hilabetez Nereak hiru bidaia egin zituen Errusiara. Lan burokratikoak egiteko eta Ibairi umezurztegian egin zizkion bisitetan bi lagun izan zituen on­doan: «batek errusieraz bakarrik hitz egiten zuen eta ber­tzea itzultzailea zen». Gainera, «autoz kilo­me­­tro saila egin nuen eta horre­tarako auto­gidari pribatua izan nuen». Edozein moduz, hiru bidaien an­tolakun­tza eta Errusiako egonaldia «ezin hobeak» izan zirela erran digu.

Guraso­ bakarra izanda, he­rrial­de guttiago izan zituen auke­ran, are gu­ttia­go 0-3 urte­ko umea nahi­ zuelako. «Mo­mentu­ hartan Errusian bakarrik eskaini zida­ten aukera», azaldu digu. Baina ber­tze­la, ez omen du ozto­po­­rik izan, «dena ongi joan­ da». 

Hori bai, «emozionalki hagitz gogorra» izan dela dio: «lau hilabetez hiru bidaia egin nituen Erru­siara. Hauetako bitan, Ibai bertan utzi eta etxera etorri behar izan nuen, hurrengoan noiz joanen nintzen jakin gabe. Halere, zortea izan nuen eta lehenbiziko bidaiatik bigarrenera bi hilabete bertzerik ez ziren pasatu eta bigarrenetik hirugarrenera 18 egun». Emozionalki «momentu gogorrak» bizitu dituela onartu digu eta adibi­deak ere eman dizkigu: «Ibairen mediku txos­tena­ jaso­ nuenean, lehen­biziko aldiz ikusi nuenean, bi aldiz­ Ibai han utzi eta etxe­ra etorri behar izan nuenean, bi ordu eta erdiko epaiketa pasatu behar izan nuenean...». Az­ken bi­daian, ordea, «zorionekoa» sentitu zen: «Ibai umezurztegitik atera zen une hura eta Sunbi­llara etorri aitzinetik Erru­sian elkarrekin pasa­tu genituen egun haiek».  Ibai lehendabizikoz ikusi zuen­ momentua nolakoa izan zen ere azaldu digu: «nahiko blokeatua gelditu nintzen eta gero ez nin­tzen oroi­tzen ere Ibai bere gelatik­ atera eta lau hanketan etorri zela guregana».

Buruhausterik haundiena «umearen osasun egoera fisiko eta psikologikoak» eman dio. Izan ere, errusiar ume ba­tzuek­ Fetu Alkoholikoaren Sindromea izaten dute, hau da, haurdu­nal­dian edo edoskitzean amak kontsumi­tzen duen­ alko­ho­laren eraginez fetuak ondorio la­tzak paira­ ditzake. Dena den, Nereak orain­goz ­Ibairi somatu dion hu­tsu­­ne­rik haun­diena «maitasun falta ikaraga­rria» izan da. Berak azaldu digunez, «maitasun falta haundia dute ume ­hauek, baita berriz gura­soak galtzeko beldurra ere. Bi gauza ­hauek ­lan­tzea ez da erra­za, baina ho­rretan ari gara jo eta ke».

Hemezortzi hilabete pasatu dira Nereak Ibai semea ondoan duenetik,  eta bere hitzetan ama-se­mearen arteko harremana «hagitz estua» da. Gainera, mutikoa «hagitz ongi egoki­tzen» ari omen da. Ama izanda «zoriontasun haundia» senti­tzen duela ere onartu digu, eta Ibaik ere eman dio lezioa: «momentua bizitzen erakutsi dit. Ez nuen pentsa­tzen hain ttikia izanda hain­bertze gauza erakusten ahal zituenik».  

 

Adopzioaren aukera orokorrean garestia dela dio Nereak, baina guraso izan nahi duen norbaiti «dudarik gabe» aholkatuko lioke. Hori bai, «lehen bailehen hasteko» go­mendatu du, eta «pa­zien­tzia­ aunitzekin, prozesu luzeak direlako». Berak «gustura» errepikatuko omen luke, «denbora luzez esperoan egon beharko ez balitz eta batez ere, hainbertze diru kostako ez balitz». 

Ibai semearekin kontent bizi da orain sunbil­darra eta nabari zaio, ama izateko ametsa egi bihurtu baitu. Adopzioarena «bizipen zoragarria eta ahaz­tezina izan da eta izaten ari da», adierazi digu. Eta bide ho­rretan lagun­tza eskaini dietenez ere ez da ahaztu: «es­ke­rrik asko Laura eta Cris­ti­nari, zuen­ laguntza eta maitasunagatik».

 

AMATASUNA

«Batez ere momentua bizitzen erakutsi dit semeak. Ez nuen pentsatzen, hain ­ttikia izanda, hainbertze gauza erakusten ahal zituenik»

Nerea PETRIRENA (Sunbilla) 36 urte

 

DATUA

%1,9


GURASO BAKARREKO FAMILIAK NAFARROAN

Familien %1,9 guraso bakarreko familiak dira Nafarroan. Kasuen

 %83,3an emakumezkoak dira familiako buruak.

 

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun