Asteburu honetan hasiko dira laxoa txapelketako final laurdenetako partidak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 25a

Arraiozko bi taldeek lortu dute lehen fasean multzo bakoitzeko sailkapen buru izatea. Artxiboko argazkia

Oiz eta Irurita A artean falta ziren lehen faseko bi partidetatik bana irabazi dute

Baztan-Errekako XXXIV. Laxoa Txapelketa final laurdenetan sartuko da heldu den asteburutik aitzinera. Asteburu honetan, lehen faseko errekuperazioko azken bi partidak jokatu dituzte Oiz eta Irurita Ak elkarren artean. Bakoitzak bere etxean irabazi egin zuen (9-4 Oizen eta 9-7 Iruritan).

Baztan-Errekako XXXIV. Laxoa Txapelketa final laurdenetan sartuko da heldu den asteburutik aitzinera. Asteburu honetan, lehen faseko errekuperazioko azken bi partidak jokatu dituzte Oiz eta Irurita Ak elkarren artean. Bakoitzak bere etxean irabazi egin zuen (9-4 Oizen eta 9-7 Iruritan).

Gisa honetara, bigarren multzoko sailkapena ere erabaki da. Arraioz B izan da lehenbizikoa, Oiz bigarren, Irurita A hirugarren eta Irurita B laugarren. Final laurdenetatik kanpo gelditu dira Doneztebe B eta Doneztebe E.

Lehen multzoan Arraioz A izan da lehenbizikoa, Doneztebe A bigarren, Doneztebe C hirugarren eta Irurita C laugarren. Doneztebe D gelditu da final laurdenetatik kanpo.

 

Final laurdenak erabakiak

Gisa honetara, erabakiak gelditu dira final laurdenetako gurutzaketak. Joaneko partidak asteburu honetan hasiko dira.

Ekainaren 29an, larunbat arratsaldeko 5:30ean Irurita B, Arraioz Aren kontra ariko da eta ekanaren 30ean, igande arratsaldeko 5:30ean, Irurita C eta Arraioz B izanen dira aurrez aurre. Hurrengo larunbatean, uztailaren 6an, 17:30etik aitzinera jokatuko dira bertze bi partidak: Doneztebe C Oizen kontra eta Irurita A Doneztebe Aren kontra.

Final laurdenetako itzuliko partidak ere uztaileko lehen asteburu horretan hasiko dira. Arraioz A eta Irurita Bren artekoa uztailaren 6an, larunbat arratsaldeko 4:00etan jokatuko da. Uztailaren 7an, San Fermin egunez, Arraioz B eta Irurita Cren artekoa jokatuko da 17:30ean. Bertze bi partidak uztailaren 13an jokatuko dira, 17:30etik aitzinera: Oiz eta Doneztebe Cren artekoa eta Doneztebe A eta Irurita Aren artekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun