Izokin arrantza denboraldia bukatu da Bidasoan

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 24a

Udaberri euritsuak mesede egin die arrantzaleei, izokin aunitz sartu baita Bidasoan. Artxiboko argazkia

Ekainaren 22an arrantzatu zuen 52. izokina Benjamin Carrerak Elgorriagako putzuan

Uztailaren 15ean bukatzekoa zen aurtengo izokin arrantza denboraldia, baina ekainaren 22an, larunbat goizean 52. izokina arrantzatu zuen Benjamin Carrerak eta honela, gehieneko arrantza kopurura ailegatu zen. Beraz, bukatutzat eman da aurtengo sasoia.

Uztailaren 15ean bukatzekoa zen aurtengo izokin arrantza denboraldia, baina ekainaren 22an, larunbat goizean 52. izokina arrantzatu zuen Benjamin Carrerak eta honela, gehieneko arrantza kopurura ailegatu zen. Beraz, bukatutzat eman da aurtengo sasoia.

Aurten arrantzatu diren 52 izokinetatik 16 markatuak ziren, beraz, Nafarroako Gobernuak Oronoz Mugairiko piszifaktoriaren bitartez egindako birpopulaziotik sortutakoak eta bertze 36 basatiak. Gehienak, 33, kutxarila erabiliz arrantzatu dituzte eta gainerakoak amuki naturalarekin.

Sasoi honetan arrantzatu diren izokinen artean pisutsuenak sei kilo terdi zituen eta luzeenak, berriz, 88,8 zentimetro. Maiatzean 22 izokin arrantzatu ziren eta gainerakoak ekainean. 34 izokin Los Cincuentako putzuan atera dituzte.

Izokin gehien arrantzatu dituen arrantzalea, Endarlatsa inguruan bizi den Gregorio Urzelaieta izan da, 5 arrain kendu baitizkio Bidasoari.

Aurtengo Lehenbizikoa maiatzaren 1ean atera zuen Orkoiengo Roberto Lanzek. 4,260 kiloko eta 74 zentimetro luzerako izokina izan zen. Benjamin Carrerak atera duen azkenekoak, berriz, 3,8 kilo eta 70,5 zentimetro zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun