Erreka elkarteak antolatutako 35. Herri Krosa burutu zen ekainaren 23an. Partehartze handia izan zen, denera 204 korrikalari. Seniorretan, gizonezkoetan Abdelhazi Habassa nagusitu da (22´55”) eta emakumezkoetan Salima Charki (13’12”).
Ttikienak igande goizeko 10:30ean hasi ziren lasterka, euriari aurre eginez. Kategoria berezian 30 korrikalari atera ziren, 27 aurrebenjaminetan, 26 benjaminetan, 18 alebinetan eta 10 infantiletan.
Proba nagusian, berriz, kadeteetatik hasi eta beteranoak bitarte, 93 korrikalari atera ziren. Lasterketa handia izan gizonezkoen senior mailan eta horren erakusgarri, azken hiru urteetan garaipena lortua zuen Antonio Etxeberria podiumetik kanpo gelditu zela. Abdelhadi Habassa izan da irabazlea (22’55”), bigarren Mouloud Zouinat (23:15) eta David Garcia hirugarren (23:32). Antonio Etxeberria laugarren izan da eta Alberto Barberena elizondarra bosgarren.
Emakumezkoetan, Salima Charki erraz nagusitu da (13:12). Ana Reina bigarren izan da(15:17) eta Maite Ares hirugarren (15:21).
Herrikoen artean, Iñigo Arregi eta Maria Telletxea izan dira bizkorrenak. Sari banaketan, Errekako zuzendaritza batzordeko kideekin batera, Juana Muñoz eta Eduardo Oiartzabal zinegotziak eta probako babesle nagusia zen La Caixako Ana Juanenea izan dira.
SAILKAPENAK
Aurrebenjamin neskak:
1- Amaia Ballarena
2- Paula Zabala
3- Nerea Agesta
Aurrebenjamin mutikoak:
1- Aimar Esperante
2- Oihan Sarratea
3- Haritz Pikabea
Benjamin neskak:
1- Marina Zabala
2- Saioa San Miguel
3- Naroa Huarte
Benjamin mutikoak:
1- Pello Sein 2- Oier Apezetxea 3- Markel Leache Alebin neskak: 1- Izaro Aldabe 2- Irati Oiartzabal 3- Maialen Sein
Alebin mutikoak:
1- Unai San Miguel
2- Josu Arrastio
3- Joseba Bengoetxea
Infantil neskak:
1- Andrea Zabala
2- Alaitz Leatxe
3- Ane Larretxea
Infantil mutikoak:
1- Ibai Arroki
2- Carlos Ostiz
3- Aimar Javalera
Kadete neskak:
1- Maider Jabalera eta Amaia Jorajuria
Kadete mutikoak:
1- Julen Larretxea
2- Iñaki Maylin
3- Eloi Garcia
Jubenil mutikoak:
1- Fermin Estanga
2- Josetxo Ostiz
Emakume beteranoak:
1- Rosa Orofino
2- Maria Zalbidea
Gizaseme beteranoak:
1- Patxi Orofino
2- Juanjo Oloriz
3- Fernando Leache
Doneztebeko emakumeak:
1- Maria Telletxea
2- Leire Uterga
3- Miren Juanotena
4- Ainara Mendiburu
5- Elena Ezkurra
Doneztebeko gizasemeak:
1- Iñigo Arregi
2- Santi San Miguel
3- Xabier Telletxea
4 - Eduardo Bertiz
5- Gorka Bidegain
Senior gizonezkoak
1- Abdelhadi Habassa 22:55
2- Mouloud Zouinat 23:15
3- David Garcia 23:32
4- Antonio Etxeberria 24:03
5- Alberto Barberena 24:10
6- Javier Soriano 24:45
7- Patxi Orofino25:30
Senior emakumezkoak
1- Salima Charki 13:12
2- Ana Reina 15:17
3- Maite Ares 15:21
4- Ane Intxausti 15:32
5- Irene Matxiarena 15:59
6- Maria Telletxea 16:25
7- Leire Uterga 16:34