Eskualdeko kirol talde guziek denboraldia bukatu dute asteburu honetako futbol partidekin. Baztan futbol talde nagusiak Nafarroako Preferenteko Federazio kopako finalerdiko itzuliko partida irabazi zuen Giltxaurdin, baina ez zen aski izan finalera sartzeko. Joan den asteburuan 4-0 galdu zuen Cascanten eta etxean 2-1 bertzerik ez zuen irabazi. Beraz, ez zen miraririk izan. Doneztebe eta Baztango jubenilek, berriz, lehen mailara igotzeko faseko azken partidak zituzten. Ez batek, ez bertzeak ez dute mailaz igotzea lortu.
FUTBOLA
Nafarroako Preferenteko Federazio Kopako finalerdian, itzuliko partida
Baztan 2 (Aletxu Mota eta Ivan San Jose)– Aluvion 1. Joanekoan 4-0 galdu zuten baztandarrek, beraz, finaletik kanpo gelditu dira.
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean
Doneztebe 1 (Ander Basterra) – CD Aoiz 0
CD River Ega 5 - Baztan 3