San Juan festak bestak ospatuko dituzte Saldiasen ekainaren 21etik 24ra

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 21a

Aizkora apustuek ikusmina sortuko dute aurten ere Saldiasen. Artxiboko argazkia

Ostiral arratseko zopekin eta dantzaldiekin hasi eta pilota eta aizkora izanen dute protagonista

Saldiasen ere Sanjuan bestak ospatuko dituzte egunotan. Ekainaren 21ean, ortziral arratsaldeko 8:00etan ohiturazko zopak eskainiko dituzte Herriko Ostatuan eta horrekin hasiko dira bestak. Gauez dantzaldia izanen da Modestorekin.

Saldiasen ere Sanjuan bestak ospatuko dituzte egunotan. Ekainaren 21ean, ortziral arratsaldeko 8:00etan ohiturazko zopak eskainiko dituzte Herriko Ostatuan eta horrekin hasiko dira bestak. Gauez dantzaldia izanen da Modestorekin.

Ekainaren 22an, larunbat goizeko 11:00etan Herriko mus txapelketa jokatuko da. 18:00 etan pilota partidak jokatuko dituzte. Jubenil mailan, Bakaikoa eta Aldabe, Elizalde eta Medinaren kontra ariko dira. Afizionatu mailan, lau terdiaren barrenean ariko dira Olano eta Jaunarena. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da taldearekin.

Ekainaren 23an, igande arratsaldeko 1:00etan Ander Erasun eta Ruben Saralegiren arteko aizkora apustua jokatuko da. 18:00etan pilota partidak jokatuko dira. Kasu honetan, Bakaikoa eta Medina jubenilak lau terdiaren barrenean ariko dira nor baino nor gehiago. Afizionatuetan, Olano eta Mariezkurrena, Jaunarena eta Anduezaren kontra ariko dira. 22:00etan San Juan suetan salto egiteko aukera izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Modesto akordeolariarekin.

Ekainaren 24an, San Juan egunarekin akituko dira bestak Saldiasen. Astelehen goizeko 10:00etan txistulariek alaituko dute herria. 11:30ean Meza Nagusia ospatuko da San Juan herriko patroiaren ohorez. 13:00etan aizkora apustua jokatuko dute Arkaitz Olano eta Eneko Saralegik, Asier Pellejero eta Irazabalen kontra. 14:00etan Herri bazkaria eginen da Herriko Ostatuan trikitilariekin. Trikitilariek arratsaldean ere joko dute. Goiz eta arratsaldez, umeen parkea izanen da, kart eta gaztelu haizatuekin, festak bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun