Doneztebeko XXXV. Herri Krosa ekainaren 23an eginen dute

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 21a

Partehartze handia espero dute igandean Doneztebeko krosean. Artxiboko argazkia

Igande goizeko 11:30ean hasiko da Errekak antolatutako proba nagusia

Erreka Elkarteak Doneztebeko Udalaren laguntzaz antolatutako 35. Herri Krosa ekainaren 23an eginen dute. 10:30ean hasita korrikalari ttikienak ariko dira eta 11:30ean hasiko da proba nagusia.

Erreka Elkarteak Doneztebeko Udalaren laguntzaz antolatutako 35. Herri Krosa ekainaren 23an eginen dute. 10:30ean hasita korrikalari ttikienak ariko dira eta 11:30ean hasiko da proba nagusia.

Goizeko 10:30ean, ttikienak aterako dira, maila berezia (75 metro), prebenjaminak (420 m.), alebin neskak (1.140 m.) eta mutikoak (1.690 m) eta infantil neskak (1.690 m.) eta mutikoak (2.340 m.). 11:30ean abiatuko da proba nagusia, kadeteekin (neskak 1.825 metro eta mutikoak 3.650 metro) eta jubenil senior eta beterano mailetako korrikalariekin. Hiru kategoria hauetan, emakumeek 3.650 metro egin beharko dituzte eta gizasemeek 7.300 metro. Sariei dagokienez, gizonezkoetan 120 euro eskuratuko ditu irabazleak, 90 bigarrenak, 60 hirugarrenak, 45 laugarrenak eta 30 bosgarrenak. Emakumezkoetan, irabazleak 60 euro eskuratuko ditu, 45 bigarrenak eta 30 hirugarrenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun