Sarako XII. mendi bizikleta ibilaldia eginen da igandean

Ttipi-Ttapa 2013ko ekainaren 20a

Saran mendi bizikleta ibilaldia egiten duten hamabigarren aldia da aurtengoa.

Bi ibilbide egiteko aukera izanen da, 20 kilometrokoa eta 35ekoa

Bi ibilbide egiteko aukera izanen da, 20 kilometrokoa eta 35ekoa. Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira eta abiatzea goizeko 9etan eginen da Sarako plazatik.

Igande honetan, hamabigarren aldiz mendi bizikleta ibilaldia antolatu dute Saran. Bi ibilbide izanen dira aukeran, bat 20 kilometrokoa eta bertzea 40 kilometrokoa.

Sarako Turismo Bulegotik jakinarazi dutenez, kaskoa beharrezkoa izanen da, baita lizentzia edo medikuaren agiria ere eta gazteek heldu batek lagunduta joan beharko dute. Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira eta abiatzea goizeko 9etan eginen da plazatik. Bukaeran zintzur bustitzea ere izanen da.

Xehetasun gehiagorentzat Sarako Turismo Bulegorat dei daiteke: (0033) 559 542014.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun