Nafarroako beteranoen txapelketa Baztangoizako infernuan erabakiko da igandean

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 19a

Transbidasoako taldekideak saiatuko dira garaipena lortzen. Artxiboko argazkia

Arizkunen hasi eta bukatuko da, 82 kilometroko ibilbide bereziarekin

Senior, master-30, master-40, master-50 eta master-60 kategorietako Nafarroako txapeldunak ekainaren 23an, igandean erabakiko dira CC Baztandarrak antolatutako Baztangoizako infernua proban. Arizkunen abiatuko da 10:00etan eta 82 kilometrok ibilbidearen ondotik, Arizkunen bertan helmugaratuko dira txirrindulari beteranoak.

Ez ohiko ibilbidea izanen dute, Arizkunen abiatuta, Lamierritako errotonda, Ordoki, Laurentx, Arizkun, Erratzu (Lastirian barna), Lamierrita, Arizkun, Amaiur, Punpulustako gaina, Ordoki, Lamierrita, Arizkun, Laurentx, Elbete, Arraioz, Irurita, Lekaroz, Elbete, Bergara, Aintzialdeko gaina, Arizkun, Erratzu (Lastirian barna), Lamierrita, Ordoki, Amaiur, Punpulustako gaina, Laurentx, Arizkun, Erratzu (Lastirian barna), Lamierrita, Ordoki, Amaiur, Punpulustako gaina eta Laurentx-en barna, berriz ere Arizkunen helmugaratzeko.

Trasnbidasoa-Euromaster-Sinertecnic taldekoak saiatuko dira garaipenaren bila, asteburuan istripu baten ondorioz lepauztaia hautsi zuen Mikel Arburua igantziarrari eskaintzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun