Doneztebeko Erreka elkarteak, Herriko Etxearen laguntzaz, Udako Kirol Eskola antolatu du aurten ere. Zonaldeko haur eta gazte aunitzek parte hartzen dute azkeneko urteetan eta aurtengoan hamahirugarren edizioa beteko du. Kirol ezberdinak lantzen dira eta uda pasatzeko bertze modu bat eskaintzea du helburu.
Astelehen, asteazken eta ortziralero burutuko da, uztailaren 10etik abuztuaren 2ra. Eskoletako frontoian eta kiroldegian izanen dira, 11:00etatik 12:00etara talde batean, eta 12:00etatik 13:00etara bertzean. Prezioa 33 eurokoa izanen da Errekako bazkideentzat, eta 36 eurokoa ez direnentzat. Izena emateko Itziar Jorajuria monitorearekin harremanetan jarri behar da (699 572 515 telefonoan edo itziarjorajuria@hotmail.com posta elektroniko helbidean).