Ekainaren 20an, osteguna, 18:00etan Malerrekako Mankomunitatean (Donezteben) Euskararen nomalizazioa Nafarroan batzarra eginen da. Kontseiluaren Nafarroako mahaiak abian jarri duen dinamikaren baitan kokatzen da batzar deialdi hau. Mahai horren bueltan Kontseiluko sei bazkide ari dira: Nafarroako Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, Euskal Herrian Euskaraz, Topagunea, IKA eta AEK.
Ortzegunerako batzarrerako deialdian aipatu dutenez, «Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren inguruan dugun ikuspegi orokorra zuekin konpartitu nahi dugu, zuzeneko harremana egin, zuen iritziak entzun eta guztion artean euskararen normalizazioa erdiesteko ekimen berriak zehaztu». Beraz, nahi duten euskaltzale guziak gonbidatu dituzte.