Eskualdeko kirol talde gehienek denboraldia bukatu badute ere, Baztan futbol talde nagusiak aitzinera segitzen du Nafarroako Preferenteko Federazio kopan. Igandean Aluvionen kontra jokatuko zuen Cascanten, finalerdietako joaneko partidan eta emaitza kaxkarrarekin etxeratu zen, 4-0 galdu baitzuen. Hala, miraria beharko du asteburuan Giltxaurdin finalerako sailkatzekotan.
FUTBOLA
Nafarroako Preferenteko Federazio Kopako finalerdian, joaneko partida
Aluvion 4 – Baztan 0
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean
CD Peña Azagresa 1 – Doneztebe 1 (Fermin Estanga)
Baztan 2 – Beti Onak 4