Gure urtxintxek sasoina bukatu dute! Txomin Bereau eta Rosine Saint Martinek eramanik final erdietara iritsi dira Lucq de Béarn-eko taldearen kontra baina ez dituzte gainditu. Joaneko partida maiatzaren 19an jokatu zuten eta galdu 16-11, itzuliko partida aldiz irabazi zuten 18-15 baina ez zuten puntu aski egin finalera joateko. Sarako urtxintxek sasoin ederra egin dute eta heldu den urtean “excellence” mailan arituko dira.