Ekainaren 23 n, igandearekin, mendi bizikleta edo BTT ibilaldia eginen da Saran. Bizikletariak goizeko 9etan abiatuko badira ere, izen emaiteak 8etan idekiko dira. Bi ibilaldi proposatuak dira bat 20 kilometrokoa eta bertzea 35ekoa. Gazteek heldu batek lagunduta joan beharko dute. Kaskoa behartua da eta lizentzia edo medikuaren agiria aurkeztu beharko da. Izen emaitea 5 eurokoa izanen da.