Sorpresa haundia gertatu da duela egun batzuk Christine Bessonart auzapezak jakinarazi duelarik ez duela bere burua aurkeztuko 2014ko herriko etxeko hauteskundeetan. Badira 30 urte hautetsi dela, auzapez orde gisa lehenik, oposizioko buru gero eta auzapez 2001az geroztik. Orain, erretiroa hartzea deliberatu du nahiz eta ez duen arras baztertzen bertze lehietan parte hartzea, kontseilari nagusi izateko konparazione. Senperen hiru zerrenda aurkeztu izan dira beti azken bozetan. Ondoko egunetan jakinen da nork hartuko dituen auzapezaren taldearen giderrak eta zer eginen duten eskuineko eta ezker abertzalearen zerrendek.