Sortu berria den kontsumitzaileen elkarte bat aurkeztu zen zuamurdiar eta urdazuiarrei, ekainaren 4ean.
Bidazi elkarteak, bertzeren artean, gure inguruko produktuak kontsumitzea du helburu. Modu hortan gure nekazariak laguntzen ditugu, eta erosten ditugun janarien kalitatea segurtatzen dugu. Erosketak egin ahal izateko bazkide izatea beharrezkoa da, eta denda Beran dago. Informazio gehiago: bidazi.org.