Gure herri ttiki hauetan, gauza aunitz elkarrekin egiten dira, hoietako bat Jaunartzea da.
Urdazubi eta Zugarramurdiko haurrek elkarrekin egiten dituzte Jaunartzeak, urte batean herri bateko elizan, eta bertzean bertze herrikoan, txandatuz.
Bainan aurten ez da hala gertatu, kominiatu duten guztiak, kasualitatea, zuamurdiarrak baitziren. Eta, kasualitatea ere, heldu den urtean kominiatuko direnak, denak urdazuiarrak izanen omen dira.