Eguraldiak lagundu ez bazuen ere besta polita egin zen Xareta Egunean

Margari eta Koro 2013ko ekainaren 17a

Heldu den urtean Ainhoan edo Saran eginen da

 Eguraldiak ez zuen lagundu, bainan besta polita izan zen “II Xareta Eguna”. 

Ibilaldia, naiz eta jende guttik parte hartu, izigarri interesgarria izan omen zen: Berraberriko lezeak, Iruingo tresneriaren erakusketa, Irigoieneako iduzki-orena, bidean agertu ziren sorginak, Alkerdiko kaperako txalaparta emanaldi…

Dantzari ttikiak pilota-lekuan aritu ziren, eta jende auniz bildu zuten, ondotik pilota partida ere baitzen. Bazkarian 75 lagun elkartu ziren, eta Joxe Anjel akordiolariakin, umore onez kantu eta dantzak izan ziren gaua arte.

Heldu den urtean iparraldera gain da besta hau, Sara edo Ainhoak antolatuko baitu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun