Artisau ofizio zaharren Eguna eginen da ekainaren 22an Urrozen

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 21a

Jendetza bildu zen joan den urtean Urrozen, bestaren lehen edizioan. Artxiboko argazkia

Belar garraio eta metatze erakusketa eginen da larunbat eguerdian eta bertso eta kantu bazkaria ondotik

Artisau ofizio Zaharren Eguna ospatuko da ekainaren 22an Urrozen, bigarren aldiz. Aurten, udalak eta herriko gazteek, Partzuergoaren laguntzarekin berrikuntza bat sartu dute egitarauan: goiko zelaietatik herrira belarra kableen sistema batekin nola garraiatzen eta metatzen zen erakutsiko da.

Larunbat goizeko 10:00etan artisauen erakusketa eta azoka zabalduko da. 12:00etan belar garraio eta metatze erakusketa izanen da. 13:00etan, artisauen produktuez osatutako saskiaren zozketa eginen da. 14:00etan bertso eta kantu bazkaria izanen da. Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan, Erramun Martikorena kantari eta Beñat Mitxelena akordeoiarekin. Arratsalde guzian musika izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun