Ludoteka zerbitzua eskainiko du Doneztebeko Udalak uztailean eta abuztuan

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 17a

Ekainaren 25ean akituko da izen emateko epea

Doneztebeko Udalak, 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako ludoteka zerbitzua eskainiko du eskolako gimnasioan uztailaren 1etik abuztuaren 30era, larunbat eta igandetan izan ezik. Interesatuek ekainaren 25a, astearte eguerdiko 13:00ak baino lehen eman beharko dute izena Udaletxean.

Uztailean eta abuztuan, goizeko 9:00etatik 13:00etara eskainiko da zerbitzua eta bertzeak bertze, jarduerak igerilekuan eta euskara-ingelera eginen dute, tituludun hezitzaileen eskutik. Kuotei dagokienez, hamabost egunerako 80 euro ordaindu beharko da, hilabetekoa 125 euro, hilabete terdikoa 200 euro eta bi hilabetekoa 250 euro. Deskontuak ere eskainiko dituzte. Hala, famili bereko bigarren haurrarentzat %10 merkeago izanen da eta famili bereko hirugarren haurrarentzat %15 merkeago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun