Baztan-Errekako 34. Laxoa txapelketan, gibeleratutako hainbat partida jokatu dira aste honetan, eguzkia aprobetxatuz. Lehenbiziko fasea kasik osaturik gelditu da, Oiz eta Irurita Aren arteko bi partidak izan ezik. Horiek heldu den asteburuan jokatu eta ekainaren 24an, astelehenarekin, txapelketako final laurdenak antolatzeko bilera eginen dute Donezteben, arratseko 8:00etatik aitzinera.
Aste honetan jokatutako partiden emaitzak hauek izan dira.
Lehenbiziko multzoan:
Irurita C 9 – Doneztebe D 5
Doneztebe C 9 – Irurita C 3
Doneztebe C 3 – Arraioz A 9
Doneztebe A 9 – Doneztebe D 3
Doneztebe A 9 – Doneztebe C 4
Gauzak honela, multzo honetako partida guziak jokatu dituzte eta Arraioz A eta Doneztebe Ak, jokatutako 8 partidetatik zazpina irabazi dituzte (elkarren arteko bana galdu dute). Baztandarrak izan dira sailkapen buru, 21 punturekin (tantuen aldearengatik) eta doneztebarrak bigarren 20 punturekin. Doneztebe C izan da hirugarren eta Irurita C laugarren, 3 partida irabazi eta 5 galduta. Doneztebarrek 10 puntu lortu dituzte eta Iruritak 8. Lauak izanen dira final laurdenetan. Doneztebe D gelditu da txapelketatik kanpo.
Bigarren multzoan:
Doneztebe B 5 – Irurita B 9
Doneztebe E 8 – Irurita A 9
Arraioz B 9 – Oiz 3
Arraioz B 9 – Irurita A 0
Oiz 9 – Irurita B 2
Doneztebe B 9 – Doneztebe E 7
Bigarren multzoan, oraindik bi partida jokatzeko badaude ere, jakina da zein izanen diren final laurdenetan: Arraioz B, Irurita B, Irurita A eta Oiz. Hain zuzen, Irurita A eta Oizen arteko bi partidak falta dira jokatzeko. Oizen, larunbatean 17:00etan jokatuko dute eta Iruritan igande goizeko 11:30ean. Bi partida horietako emaitzen arabera ikusiko da sailkapeneko postuak nola geldituko diren. Doneztebe B eta Doneztebe E gelditu dira txapelketatik kanpora.